Nor da bi kategoria desberdinetan Nobel saria irabazi duen lehenengo pertsona?
A:Louis Pasteur
B: Rosalind Franklin
C: Albert Einstein
D: Marie Curie
D: Marie Curie
Eztirik kontsumitzen ez duen pertsona baten dieta, nolakoa da?
A: Begetarianoa
B: Beganoa
C: Orojalea
D: Mediterraneoa
B: Beganoa
Zein agente patogenok sortzen du HIES-a?
A: Bakteria batek
B: Protozoo batek
C: Birus batek
D: Prioi batek
C: Birus batek
Zahartze-prozesuan, zein faktorek hartzen dute parte?
A: Barne-eragileek, adibidez, genetikak.
B: Kanpo-eragileek, adibidez, ingurumen presioek.
C: Barne eta kanpo eragileek.
C: Barne eta kanpo-eragileek
Zein da Animalia Erreinuan haurdunaldirik luzeena?
A: Behia, 15 hilabete
B: Australiako kanguroa, 13 hilabete
C: Kongoko mendi-gorila, 20 hilabete
D: Elefante afrikarra, 22 hilabete
D: Elefante afrikarra, 22 hilabete
Noiz eman zen lehenengo Nobel Saria?
A: 1895. urtean
B: 1901. urtean
C: 1919. urtean
D: 1937. urtean
B: 1901. urtean
Coca-Cola, Donuts bat edo gominolak. Zer motatako azukreak dira?
A: Azukre sinpleak
B: Azukre konplexuak
A: Azukre sinpleak
Gaixotasun bat lurralde mugatu batean agertzen denean eta beti topatu ditzakegunean gaixotasun horren eramaileak, zein gaixotasunen aurrean gaude?
A: Gaixotasun pandemiko baten aurrean
B: Gaixotasun endemiko baten aurrean
C: Gaixotasun bakteriano baten aurrean
D: Gaixotasun epidemiko baten aurrean
B: Gaixotasun endemiko baten aurrean
Zein izango litzateke zahartzearen definiziorik hurbilena?
A: Zahartzea bilobak izatean hasten den fasea da.
B: Zahartzea, telomeroetan metatzen diren aldaketen multzoa da.
C: Zeluletan metatutako aldaketa itzulgarrien ondorioz hasten den fasea da.
D: Zeluletan metatutako aldaketa itzulezinen ondorioz hasten den fasea da.
D: Zeluletan metatutako aldaketa itzulezinen ondorioz hasten den fasea da.
Zenbat metro neurtu ditzake munduko animaliarik handienak, balea urdinak?
A: 15 metro inguru
B: 18 metro inguru
C: 23 metro inguru
D: 30 metro inguru
C: 23 metro inguru
Nobel saridunen artean zein ehuneko dira emakumeak?
A: % 20a
B: %45a
C: %6a
D: %10a
Molekula honek odol hodietan dagoen kolesterola hartu eta gibelera garraiatzen du, bertan deskonposatzeko. Horregatik kolesterol "ona" deitzen diogu. Zein molekula da?
A: Low Density Lipoprotein (LDL)
B: High Density Lipoprotein (HDL)
Zein agente patogenok sortzen du malaria?
A: Bakterio batek
B: Birus batek
C: Protozoo batek
D: Prioi batek
C: Protozoo batek
Zein da EGIA den esaldi bakarra?
A: Telomeroak telomerasa entzimaren ondorioz murrizten dira.
B: Telomeroak denborarekin murrizten dira, baina telomerasak ekiditen du.
C: Gizakiok telomerorik gabe jaiotzen gara.
D: Telomeroak denborarekin luzatu egiten dira.
B: Telomeroak denborarekin murrizten dira, baina telomerasak ekiditen du.
Nork egin zuen 1923ko estatu kolpea Espainian?
A: Tejerok
B: Adolfo Suarezek
C: Francok
D: Primo de Riverak
D: Primo de Riverak
Zein espainiar zientzialari saritu zuten Nobel Sarien Medikuntza eta Fisiologia mailan, ARN eta ADN-aren sintesiaren inguruko ikerkuntzengaitik?
A: Margarita Salas
B: Severo Ochoa
C: Ortega y Gasset
D: Santiago Ramón y Cajal
B: Severo Ochoa
Iraungitze-data eta kontsumo lehenetsiaren data. Hauetako zein agertu behar da derrigorrez elikagaien etiketetan?
A: Kontsumo lehenetsiaren data
B: Iraungitze data
C: Ez dira derrigorrezkoak
D: Biak dira derrigorrezkoak
D: Biak dira derrigorrezkoak
Gripea Influenza birusak sortzen du. Gaixorik gaudenean, zein da sendatzeko modurik eraginkorra?
A: Antibiralak hartzea
B: Txerto bat ipintzea
C: Antibiotikoak hartzea
D: Ezer ez hartzea, soilik sintomak baretzeko lagungarriak
"Zientziaren ikerketa arlo bat da, geneen erregulazioa (aktibazioa eta inaktibazioa) ikertzen duena. Erregulazio hauek ingurumen faktoreen araberakoak izaten dira, geneen sekuentziak aldatu gabe". Zeri buruz ari gara?
A: Epogenetika
B:Metilazioak
C: Epigenetika
D: Transgenetika
Zenbat denboraldi ditu "Anatomía de Grey" serieak?
A: 7
B: 12
C: 20
D: 14
C: 20
Zenbat Nobel sari ditu Albert Einstein-ek?
A: Bat ere ez
B: Bat
C: Bi
D: Lau, munduko pertsona bakarra da
B: Bat
"Bitaminak ezinbestekoak diren arren, gure gorputzak ezin ditu sortu. Horregatik, bitaminak dietatik lortzen ditugu." Egia da esaldi hau?
A: Bai, egia da.
B: Ez, gezurra da.
A: Bai, egia da.
Zein da kolera gaixotasunaren transmisio-bidea?
A: Eltxoen ziztada
B: Kutsatutako ura
C: Txakurren hozkada
D: Transmisio-zuzena, batez ere sexu-harremanen bidez
B: Kutsatutako ura
Hauetako zein EZ da puntu urdin bat?
A: Nicoya, Costa Rica
B: Icaria, Grezia
C: Korsika, Frantzia
D: Okinawa, Japonia
C: Korsika, Frantzia
Nongoa da bandera hau?
A: Uganda
B: Madagascar
C: Belize
D: Fiji irlak
![]()
A: Uganda