Avena koloidala
Pasta Lassar
Arnika pomada
Ezpainetako baltsamoa
%5eko ureazko krema
100

Azaldu suspentsio eta soluzio baten arteko desberdintasunak.

Soluzio batean, printzipio aktiboa modu uniformean disolbatuta dago disolbatzailean; suspentsio batean, berriz, printzipio aktiboa partikula finetan sakabanatuta dago, eta ez da disolbatzen.

100

Azaldu zink oxidoaren propietate farmakologiko nagusiak eta Pasta Lassar-en konposizioan duen garrantzia.

Zink oxidoa funtsezko osagaia da lassar pastan, propietate astringenteak, antiinflamatorioak, antiseptikoak eta babes-hesiak sortzen baititu. Narritadura lasaitzen, lesio hezeak lehortzen eta larruazala agente narritagarrietatik babesten laguntzen du.

100

Deskribatu arnikako pomadaren propietate eta indikazio nagusiak.

Arnikako pomada produktu topikoa da, eta zirkulazioko propietate antiinflamatorioak, analgesikoak eta estimulatzaileak ditu, muskuluetako, artikulazioetako, hematometako eta kontusio arinetako minak arintzeko egokia.

100

Deskribatu erle-argizariaren propietate nagusiak ezpainetako baltsamo baten formulazioan.

Erleen argizaria:

  • Funtzioak: Baltsamoari trinkotasuna ematen dio, produktua solido bihurtzen du eta babes-hesi gisa jarduten du, ezpainen hidratazio-galera saihesten lagunduz.

  • Ezaugarri nabarmena: larruazalean babes-geruza bat osatzeko gaitasuna.

100

Zer funtzio betetzen du ureak formula horretan?

Ureak hezegarri gisa jokatzen du % 5ean, hau da, larruazalean ura atxikitzen laguntzen du, hidratazioa eta elastikotasuna hobetuz. Ez du eragin keratolitikorik kontzentrazio horretan, baina ezin hobea da larruazal lehor eta deshidratatuetarako.

200

Zergatik da garrantzitsua suspentsioak estintzea erabili aurretik?

Garrantzitsua da suspentsioak astintzea partikulak birbanatzeko eta dosi egokia bermatzeko.

200

Zer eragin izango luke zink oxido gehiegi izateak formulan? 

  • Formula gehiegi loditu eta aplikatzea zailduz.

  • Itsaspena eta eraginkortasuna murriztea.

  • Larruazalean lehortasuna edo narritadura eragitea.

  • Beste osagai batzuekiko oreka aldatzea, eta eraginkortasun orokorrari eragitea.

200

Azaldu arnika pomadan osagai nagusiek (arnika-estraktua, erle-argizaria, lanolina) produktuaren azken ezaugarriei nola laguntzen dieten.

  • Arnika-estraktua: Hanturaren aurkako ekintza, ekintza analgesikoa eta orbaintzailea ematen ditu, hanturak murrizten eta hematomak hobetzen lagunduz.

  • Erle-argizaria: pomada egonkortzen du, testura hobetzen du, babes-hesi bat sortzen du eta hezetasuna atxikitzen du.

  • Lanolina: hidratatu egiten du, azala leuntzen du eta arnika errazago xurgatzen du.

200

Deskribatu  karite-gantzaren propietate nagusiak ezpainetako baltsamo baten formulazioan.

Karitezko gantza:

  • Funtzioak: Ezpainetako larruazala sakonki hidratatzen eta leuntzen du, baita muturreko lehortasuna dagoenean ere.

  • Ezaugarri nabarmena: Gantz-azido esentzialetan eta bitaminetan aberatsa.

200

Zer desberdintasun dago O/W eta W/O krema baten artean.

O/W eta W/O arteko desberdintasuna:

  • O/W: Kanpoko fase urtsua (koiperik ez, xurgatze erraza).

  • W/O: kanpoko fase oliotsua (hidratazio handiagoa, babes-efektua).

300

Azaldu avena koloidalaren propietateak

Avena koloidala propietate hidratatzaileak, lasaigarriak, hanturaren aurkakoak, antioxidatzaileak eta babesleak dituen osagai naturala da.

300

Azaldu pomadaren eta pastaren arteko desberdintasun nagusia.

Pomadak erdisolidoak dira, gantz-oinarrikoak; pastek solido proportzio handiagoa dute, eta horrek trinkoagoak eta ez hain koipetsuak egiten ditu.

300

Kalkula itzazu 90 g produktu egiteko behar diren kopuruak, 100 g pomada egiteko oinarrizko formula honako hau dela kotuan hartuta:


Oinarrizko formula 100g-rako

  • Arnika olio extraktua: 6 g 

  • Erle argizaria: 11 g 

  • Lanolina anhidra: 16 g

  • Vaselina filantea: 50 g 

  • Almendra gozo olioa: 16 g 

  • Olio esentziala: 5 gotas 

  • Arnika olio extraktua: 6 g → (6 x 90) /100 = 5,4 g

  • Erle argizaria: 11 g → (11 x 90) /100 = 9,9 g

  • Lanolina anhidra: 16 g → (16 x 90) / 100 = 14,4 g

  • Vaselina filantea: 50 g → (50 x 90) /100 = 45 g

  • Almendra gozo olioa: 16 g → (16 x 90) / 100 = 14,4 g

  • Olio esentziala: 5 gotas → (5 x 90)/100= 4,5 gotas

300

Deskribatu almendra gozoen olioaren propietate nagusiak ezpainetako baltsamo baten formulazioan.

Almendra gozoen olioa:

  • Funtzioak: Ezpainak elikatzen ditu, elastikotasuna hobetzen du eta lehortasun sentsazioa murrizten du.

  • Propietate nabarmena: Arina eta ez koipetsua, azkar sartzen da larruazalean.

300

Azaldu zergatik den funtsezkoa bi faseak tenperatura berean berotzea emultsifikazioa egin aurretik.

Tenperatura kontrolatzea (35-40 ° C) funtsezkoa da O/W emultsio-oinarria (fase oliotsua) eta fase urtsuak homogeneoki nahasteko trinkotasun eta jariakortasun egokiak dituztela bermatzeko. Tenperaturak antzekoak ez badira edo tarte horretatik kanpo badaude, emultsifikazioa zaildu egin daiteke, faseak bereiztea edo testura desegokia eraginez.

400

Azaldu avena koloidalaren aplikazioak prestakuntza dermatologiko baten osagai aktibo bezala.

Larruazal sentikorra edo ekzema, dermatitisa, ziztada eta gorritasuna bezalako arazoak dituena tratatzeko aproposa da.

400

Zergatik da garrantzitsua morteroa berotzea formula hau prestatzen hasi aurretik?

Morteroa berotzea lagungarria da parafina urtua azkarregi ez hozteko eta ez solidotzeko, zink-oxidoarekin eta arroz-almidoiarekin nahasketa homogeneoa ziurtatuz.

Horrek gantz-oinarriko solidoen dispertsioa ere hobetzen du, eta horrek azken produktuan testura uniformea bermatzen du.

400

Imaginatu elaborazioan zehar galerak izan dituzula, adierazi zeintzuk izan daitezke produktua galtzen lagundu duten faktore posibleak.

Lehengaia galtzen laguntzen duten faktoreak:

  • Hondakinak ontzietan geratzea.

  • Prozesuan zehar lurruntzea.

  • Ustekabeko isuriak.

  • Erreminta desegokiak erabiltzea edo gaizki erabiltzea.

  • Dosifikazio okerra edo gehiegizkoa.

400

Zer gertatzen da formulan almendra gozoen olioaren proportzioa handitzen bada?

Baltsamoa bigunagoa izango litzateke, oliotsuegia, eta zailagoa izango litzateke aplikatzea.

400

Kalkula itzazu 125 g krema egiteko behar diren osagai bakoitzaren kantitateak, krema egiteko oinarrizko formula hau dela kontuan hartuta:

Oinarrizko formula:

  • Urea: 5 % 

  • Cera Lanette SX®: 15 % 

  • Almendra gozoen olioa: 15 % 

  • Propilenglikola: 5 % 

  • Ur purifikatua: c.s.p. 



  • Urea: 5 % → (5 x 125)/100= 6,25 g

  • Cera Lanette SX®: 15 % → (15 x 125)/100 =18,75 g

  • Almendra gozoen olioa: 15 % → (15 x 125)/100 = 18,75 g

  • Propilenglikola: 5 % → (5 x 125)/100 = 6,25g

  • Ur purifikatua: c.s.p. → 125 - (6,25+18,75+18,75+6,25)= 75g


500

Formularen 80ml egiteko behar dituzun osagai bakoitzaren kantitateak kalkulatu hurrengo formula kontuan hartuz (100ml-rako)


100 ml-rako oinarrizko formula:

  • Avena koloidala: 8 g 

  • Zink oxidoa: 8 g 

  • Glizerola: 2 ml 

  • Buztina: 25 g 

  • Ur purifikatua: c.s.p. 100 ml 

Avena koloidala: (8 x 80)/100 = 6,4 g

Zink oxidoa: (8 x 80)/100 = 6,4 g

Glizerola: (2 x 80)/ 100 = 1,6 g

Buztina: (25 x 80)/100 = 20 g

Ur purifikatua: 80 - (6,4+6,4+1,6+20)=45,6 g

500

Imaginatu 80g Pasta Lassar egin nahi dituzula, baina elaborazio bukatzean lortutako pasta pisatzen duzu eta 70g dituzula ikusten duzu. Zein da elaborazioan izan duzun  %galera?

Galera (%) = ((pisu teorikoa-pisu erreala)/pisu teorikoa) x 100

Galera (%) = ((80-70)/80) x 100 = 12,5 % 

500

Elaborazio prozesuan galerak izateko posibilitateak txikitzeko, zein neurri izan behar ditugu kontuan?

Galerak minimizatzeko moduak:

  • Diseinu egokia daukaten ontziak erabili, berreskuratze osoa errazteko.

  • Silikonazko espatulak bezalako erreminta egokiak erabiltzea.

  • Tenperatura baxuagoetan lan egin eta ontziak estali lurrunketa saihesteko.

  • Langileak eraginkortasunez maneiatzeko tekniketan trebatzea.

  • Balantza zehatzak eta dosifikazio-sistema automatizatuak erabiltzea.

500

Kalkula itzazu 65 g baltsamo egiteko behar diren kopuruak, kontuan hartuta 50 g-ko oinarrizko formula hau dela:

Oinarrizko formula 50g-rako:

  • Erle argizaria: 11 g 

  • Karité gurina: 16,5 g 

  • Almendra gozoen olioa: 22 g

  • Vitamina E: 3 tanta 

  • Olio esentziala: 4 tanta 

  • Erle argizaria: 11 g → (11 x 65)/50 = 14,3g

  • Karité gurina: 16,5 g → (16,5 x 65)/50 =10,725 g

  • Almendra gozoen olioa: 22 g → (22 x 65)/50 = 28,6 g

  • Vitamina E: 3 tanta → (3 x 65)/50 = 3,9 tanta

  • Olio esentziala: 4 tanta → (4 x 65)/50 = 5,2 tanta

500

Imaginatu: 125g krema egiteko asmoa zeneukan eta pisatu dituzun osagai guztien gehiketa 125,5 izan da. 

Elaborazioa bukatzean, formulazioa ontziratuta 140g pisatzen du. Ontzi huts bat 20g pisatzen ditu. 

Ze galerak izan dituzu? (%)

Galerak (%)= ((Pisu teorikoa- pisu erreala)/pisu teorikoa) x 100 

Galerak (%)= ((125,5-120)/125,5) x 100 = 4,38%

M
e
n
u