Zein da onddoentzako medio hautakor erabiliena?
Sabouraud agarra
Zein dira parasito zelulabakarrak?
Protozooak
Birusaren genomaren detekzioarako PCR burutzea ze teknika mota da? zuzena edo ez-zuzena?
Zuzena
Salmonella eta Shigella hazteko zein agar erabiliko zenuke?
Agar SS
Zein laginetan detektatu daiteke malaria eragiten duen Plasmodium protozooa?
Odolean
Zer dira pseudohifak?
Legamia-zelulen kateak dira. Ugaldu ondoren, ez dira bereizten eta harizpi luzangak eratzen dituzte.
Nola esaten zaio ostalaria ez den organismoari, non parasitoa mantendu daitekeen ostalari bat aurkitu arte?
Erreserborioa
Zein hiru egitura nagusi identifikatu daitezke birusetan?
Genoma, kapsidea eta kanpo estalkia
Zein parasitok sor dezakete gastroenteritis bat?
Bakterio, birus edo parasito batek.
Zein material beharko zenuke gortz lagin baten azterketa freskoa egiteko?
Porta, estalkia, gatz-disoluzioa eta lugola.
Zer dira onddo dimorfikoak? Zein faktorek eragiten die?
Legami zein onddo filamentoso moduan hazi daitezkeen onddoak dira. Ingurumen-faktoreen arabera, batez ere tenperatura (legami (37ºC) eta onddo filamentoso (25ºC))
Zer da kiste bat?
Ostalaria utzi eta berria topatu artea ingurunean bizirauteko protozooek sortzen duten erresistentzia forma.
Zein birus dira erresistenteagoak estalkidunak edo biluziak?
Biluziak
Esan gastroenteritisa eragin dezakeen birus bat:
Norovirus, Rotavirus edo Adenovirus
Zein da udare-itxura eta bi begiren antza duten bi nukleo dituen protozoo flageloduna, heste mehearen paretari itsasten zaiona?
Gardia lambia
Zein tindagai erabiliko zenuke onddo filamentoso baten espora asexualak tindatzeko?
Laktofenol urdina
Nola esaten zaie hosto itxura duten eta segmenturik gabeko helmintoei?
Trematodoak
Zer dira bakteriofagoak?
Bakterioak infektatzen dituzten birusak dira.
Gorotz forma trinkoeta (1-3 eskalan) zein forma parasitario dira ohikoenak?
Protozoo kisteak eta helminto arrautzak.
Zertarako erabiltzen da KOH onddoen azteketan?
Azterketa freskoan, lagina argitzeko, ehun zelulak desegiten dituelako (azala, azkazalak, hilea).
Onddo filamentosoen azterketa mikroskopikoa burutzean zein egitura dira klabeak identifikaziorako?
Hifak (tabikatuak edo zenozitikoa) eta espora asexualak (artrosporak, klamidosporak, esporangiosporak, konidiosporak)
Zein da giza nematodo arruntenetakoa (oso arrunta umeetan)?
Enterobiasis edo Oxiuriasis (Enterobius vermicularis - oxiuroa)
Nola esaten zaio erreplikazio biralaren zikloak zelula ostalarietan eragiten dituen eta mikroskopio optikoaren bidez ikus daitezkeen aldaketen multzoari?
Efektu zitopatikoa
Zein teknika erabiliko zenituzke gorotzetan birus bat detektatzeko?
Imnunologikoak: ELISA edo inmunokromatografia test azkarrak.
Molekularrak: PCR
Zein motatako onddoak isolatzeko erbailtzen da DTM agarra?
Dermatofitoentzat hautakorra eta bereizgarria den agarra.