Kategoria taxonomikoak
Bi izeneko nomenklatura
Espeziearen kontzeptua
Izaki bizidunen erreinuak
Izaki bizidunen ezaugarriak.
100
Zein da kategoria taxonomiko handiena?

ERREINUA

100

               Animalia hau Mustela lutreola da

           Zein izen da? Arrunta edo zientifikoa?


Mustela lutreola bere izen zientifikoa da.

Bere izen arrunta bisoi europarra da.

100

Bi animalia hauek ile oso ezberdina dute. Espezie berekoak dira?

Ezin dugu jakin, elkarren arteko antza ez da irizpidea esateko espezie berekoak diren ala ez.

100

Legamiaren zelula pareta kitinazkoa da. Zein erreinutan kokatuko zenuke?

Kitinazko zelula pareta izanda ONDDO erreinukoa da.

100

Argi-oilarraren gorputza zelula askoz osatua dago, beraz izaki__________________da.

Zelulaniztuna/zelulanitza.

200

Zein dira bi kategoria taxonomiko txikienak?

Generoa eta espeziea

200

Izen zientifikoa aldatu egiten da hizkuntza batetik bestera. Izen arrunta berriz, ez da aldatzen.

Zuzena da esaldia? Arrazoitu erantzuna.

Okerra da. Alderantziz da. Izen arrunta hikuntza batetik bestera aldatu egiten da eta zientifikoa, berriz, beti latinez dago eta ez da aldatzen.

200

 Leptinotarsa decemlineata   -   Leptinotarsa junctaEspezie berekoak dira? Arrazoitu erantzuna.

Ez, bere izen zientifikoaren bigarren hitza ezberdina dutelako.

200

Zelula prokariotoa dut, zein erreinutakoa naiz?

Zelula prokariotoa duen erreinu bakarrekoa MONEROAK.

200

Orkatza (Capreolus capreolus) landare ezberdinez elikatzen da, beraz, nutrizio________________du.

nutrizio HETEROTROFOA

300

Aipatu handienetik txikienera kategoria taxonomiko guztiak.

Erreinua, filuma, klasea, ordena, familia, generoa eta espeziea.

300

Irudian pago arrunta duzu edo Fagus sylvatica.

Zein dira bere generoa eta espeziea?

Generoa: Fagus         Espeziea: sylvatica

300

Demagun bi hauek ondorengo berriak sortzen dituztela. Espezie berekoak direla esan ahalko genuke?

Ez da nahikoa ondorengoak izatea. Ondorengo hauek ugalkorrak direla konprobatu beharko genuke.

300

Landarea naiz. Zer esan dezakezu honen inguruan:

Zelula kopurua:

Nutrizioa:

Zelula mota:

Landarea naiz. Zer esan dezakezu honen inguruan:

Zelula kopurua: zelulanitza

Nutrizioa: autotrofoa

Zelula mota:eukariotoa

300

Escherichia coli izakiak duen zelulak ez du nukleorik, beraz, zelula__________________da.

Zelula PROKARIOTOA da.

400

Bi izaki orden berekoak izan arren erreinu ezberdinekoak izan daitezke.

Zuzena da? Arrazoitu erantzuna.

Okerra da, orden berekoak badira erreinu berekoak dira erreinua kategoria handiagoa delako ordena baino.

Adibidez, inurria eta erlea himenopteroak dira. Horrela izanda biak nahitaez animalia erreinukoakizango dira.

400

Baso-igel jauzkaria duzu irudian edo Rana dalmantina 

Zein da animalia honen espeziea?

Bere espeziea dalmantina da.

400

Irudikoak faisai arra eta emea dira. Espezie berekoak dira, beraz, beren ondorengoen inguruan hau esan dezakegu...

+ ondorengoak izan ahal dituzte.

+ ondorengo hauek ugalkorrak dira.

400

Zelula eukariotoak ditut, ehunak ere baditut eta nutrizio heterotrofoa dut. Zein erreinutakoa naiz?


Ezaugarri horiekin ANIMALIA erreinukoa naiz.

400

Kataginetak (Genetta genetta) zelula multzo ezberdinak ditu, eta hauek funtzio jakin bat dute.Hau da bere gorputzak________________ezberdinak ditu.

bere gorputzak EHUN ezberdinak ditu.

500

Filum batean zenbait orden eta familia daude.

Zuzena da esaldia? Arrazoitu erantzuna.

Bai, zuzena da.Hiru kategoria horietatik filuma handiena da, beraz zenbait orden eta familia ditu barnean.

500

Irudiko onddoa honako hau da.

Izen arrunta: Onddo Beltza

Izen zientifikoa: Boletus Aereus

Zuzen idatzita daude? Proposatu aldaketak...

Izen arrunta: onddo beltza

Izen zientifikoa: Boletus aereus

500

Bi izaki espezie berekoak izateko, zein baldintza bete behar dituzte?

Bi baldintza bete behar dituzte:

+ Elkarren artean ugaldu ahal izatea (arra eta emea).

+ Sortutako ondorengoak ugalkorrak izatea.

500

Zelula eukariotoak ditut, zelulosazko zelula pareta dut, nutrizio autotrofoa dut eta ehunik ez dut. 

Zein erreinutakoa naiz?

Zalantzazkoak dira landare edo protista. Ehunik ez duenez ez da landarea eta PROTISTOEN erreinuan sailkatu behar dugu.

500

Bidulphia generoko diatomeoak urez, argiz eta gatz mineralez elikatzen dira. Horiekin euren materia organikoa sortzen dute, beraz, nutrizio_____________dute.

Nutrizio AUTOTROFOA.

M
e
n
u