ERREINUA
Animalia hau Mustela lutreola da,
Zein izen da? Arrunta edo zientifikoa?
Mustela lutreola bere izen zientifikoa da.
Bere izen arrunta bisoi europarra da.
Bi animalia hauek ile oso ezberdina dute. Espezie berekoak dira?
Ezin dugu jakin, elkarren arteko antza ez da irizpidea esateko espezie berekoak diren ala ez.
Legamiaren zelula pareta kitinazkoa da. Zein erreinutan kokatuko zenuke?
Kitinazko zelula pareta izanda ONDDO erreinukoa da.
Argi-oilarraren gorputza zelula askoz osatua dago, beraz izaki__________________da.
Zelulaniztuna/zelulanitza.
Zein dira bi kategoria taxonomiko txikienak?
Generoa eta espeziea
Izen zientifikoa aldatu egiten da hizkuntza batetik bestera. Izen arrunta berriz, ez da aldatzen.
Zuzena da esaldia? Arrazoitu erantzuna.
Okerra da. Alderantziz da. Izen arrunta hikuntza batetik bestera aldatu egiten da eta zientifikoa, berriz, beti latinez dago eta ez da aldatzen.
Leptinotarsa decemlineata - Leptinotarsa junctaEspezie berekoak dira? Arrazoitu erantzuna.
Ez, bere izen zientifikoaren bigarren hitza ezberdina dutelako.
Zelula prokariotoa dut, zein erreinutakoa naiz?
Zelula prokariotoa duen erreinu bakarrekoa MONEROAK.
Orkatza (Capreolus capreolus) landare ezberdinez elikatzen da, beraz, nutrizio________________du.
nutrizio HETEROTROFOA
Aipatu handienetik txikienera kategoria taxonomiko guztiak.
Erreinua, filuma, klasea, ordena, familia, generoa eta espeziea.
Irudian pago arrunta duzu edo Fagus sylvatica.
Zein dira bere generoa eta espeziea?
Generoa: Fagus Espeziea: sylvatica
Demagun bi hauek ondorengo berriak sortzen dituztela. Espezie berekoak direla esan ahalko genuke?
Ez da nahikoa ondorengoak izatea. Ondorengo hauek ugalkorrak direla konprobatu beharko genuke.
Landarea naiz. Zer esan dezakezu honen inguruan:
Zelula kopurua:
Nutrizioa:
Zelula mota:
Landarea naiz. Zer esan dezakezu honen inguruan:
Zelula kopurua: zelulanitza
Nutrizioa: autotrofoa
Zelula mota:eukariotoa
Escherichia coli izakiak duen zelulak ez du nukleorik, beraz, zelula__________________da.
Zelula PROKARIOTOA da.
Bi izaki orden berekoak izan arren erreinu ezberdinekoak izan daitezke.
Zuzena da? Arrazoitu erantzuna.Okerra da, orden berekoak badira erreinu berekoak dira erreinua kategoria handiagoa delako ordena baino.
Adibidez, inurria eta erlea himenopteroak dira. Horrela izanda biak nahitaez animalia erreinukoakizango dira.
Baso-igel jauzkaria duzu irudian edo Rana dalmantina
Zein da animalia honen espeziea?
Bere espeziea dalmantina da.
Irudikoak faisai arra eta emea dira. Espezie berekoak dira, beraz, beren ondorengoen inguruan hau esan dezakegu...
+ ondorengoak izan ahal dituzte.
+ ondorengo hauek ugalkorrak dira.
Zelula eukariotoak ditut, ehunak ere baditut eta nutrizio heterotrofoa dut. Zein erreinutakoa naiz?
Ezaugarri horiekin ANIMALIA erreinukoa naiz.
Kataginetak (Genetta genetta) zelula multzo ezberdinak ditu, eta hauek funtzio jakin bat dute.Hau da bere gorputzak________________ezberdinak ditu.
bere gorputzak EHUN ezberdinak ditu.
Filum batean zenbait orden eta familia daude.
Zuzena da esaldia? Arrazoitu erantzuna.
Bai, zuzena da.Hiru kategoria horietatik filuma handiena da, beraz zenbait orden eta familia ditu barnean.
Irudiko onddoa honako hau da.
Izen arrunta: Onddo Beltza
Izen zientifikoa: Boletus Aereus
Zuzen idatzita daude? Proposatu aldaketak...
Izen arrunta: onddo beltza
Izen zientifikoa: Boletus aereus
Bi izaki espezie berekoak izateko, zein baldintza bete behar dituzte?
Bi baldintza bete behar dituzte:
+ Elkarren artean ugaldu ahal izatea (arra eta emea).
+ Sortutako ondorengoak ugalkorrak izatea.
Zelula eukariotoak ditut, zelulosazko zelula pareta dut, nutrizio autotrofoa dut eta ehunik ez dut.
Zein erreinutakoa naiz?
Zalantzazkoak dira landare edo protista. Ehunik ez duenez ez da landarea eta PROTISTOEN erreinuan sailkatu behar dugu.
Bidulphia generoko diatomeoak urez, argiz eta gatz mineralez elikatzen dira. Horiekin euren materia organikoa sortzen dute, beraz, nutrizio_____________dute.
Nutrizio AUTOTROFOA.