SINONIMOAK
ANTONIMOAK
EREMU SEMANTIKOA
ERATORPENA
HITZ ELKARKETA
100

Eman ezazu maiuskulaz dagoenaren sinonimoa: Josu EROTUTA dago, ez daki zer egiten duen. 

ZORATUTA

100

Zein da besteen antonimo? "Polita, liraina, lerdena, zatarra".

ZATARRA

100

Zein dago lekuz kanpo? "Triste, alai, goibel, kopetilun"

ALAI

100

Nola esaten zaio haragia saltzen den dendari?

HARATEGIA

100

Hondartzara edo igerilerkura eramaten dugu, soinean, bainatu ahal izateko: b........

BAINUJANTZIA

200

Eman ezazu maiuskulaz dagoenaren sinonimoa:  "Egia esan, ez nintzen gogoratzen, ERABAT ahaztuta nengoen". 

ZEHARO

200

Zein da besteen antonimo? "Zatar, eder, itsusi, motz, "

EDER

200

Zein dago lekuz kanpo? "Goizalde, arrats, eguerdi, eguraldi"

EGURALDI

200
Nola deitzen zaio telebistako saioak aurkezten dituen pertsonari?

AURKEZLEA

200

Edateko erabiltzen den objektua....

EDALONTZIA

300

Eman ezazu maiuskulaz dagoenaren sinonimoa: "Irakasleak ikaslea tranpetan ATZEMAN zuen, eta azterketa kendu zion". 

HARRAPATU

300

Zein da besteen antonimo? "Lasai, trankil, nare, nahaspilatu"

NAHASPILATU

300

Zein dago lekuz kanpo? "Nahiko, erabat, pixka bat, guztiz, txarto"

TXARTO

300
"Ikasi" hitzetik datorren hitz eratorria, artizkiduna, eta lanbide bati izena ematen diona.

IRAKASLE

300

Txerri amak hainbat............ izan ditu, jaio berri daude. 

TXERRIKUME

400

Eman ezazu maiuskulaz dagoenaren sinonimoa: "Oso pertsona TEMATIA da, beti berearekin dabil".

BURUGOGORRA

400

Zein da besteen antonimo? "Higuingarri, gogoangarri, nazkagarri, nardagarri, "

GOGOANGARRI

400

Zein dago lekuz kanpo? "Logela, komuna, ezkaratza, korridorea, ataria"

ATARIA

400

"-ro" atzizkia dauka, eta bizkor hitzaren antonimoa izan daiteke.

ASTIRO
400

Itsasaldean egoten da, lehorretara iritsi nahi duten barkuak gidatu ahal izateko

ITSASARGIA

500

Eman ezazu maiuskulaz dagoenaren sinonimoa: "Azkenaldian BARETUTA dabiltza, lehen beti iskanbilatan sartzen ziren"

LASAI/LASAITUTA

500

Zein da besteen antonimo? "Behartsu, pobre, txiro, sosdun"

SOSDUN

500

Zein dago lekuz kanpo? "Igeltseroa, iturgina, behargina, zurgina, sendagilea"

BEHARGINA

500

Asko SENTITZEN eta emozionatzen den pertsonari, nola deritzogu?

SENTIBERA
500
Nire izebak oina txarto dauka, eta ezin duenez oinez ibili, .................. batean dabil. Guk bultzatzen dugu aldapan zehar.

GURPILDUN AULKI

M
e
n
u