Bost erreinuak
Monerak
Protisto erreinua: Protozooak
Protisto erreinua: Algak
Onddoak
100

Zein erreinuetan topatu ditzazkegu eukariotoak diren izaki bizidunak?

Eucariotoa den izaki bizidun bat izan daiteke..

- Protista erreinukoa

- Onddo erreinukoa

- Landare erreinukoa

- Animalia erreinukoa

100

Zein da alde nagusia Monero eta gainerako erreinuen artean?

 PROCARIOTAK direla

100

Nolakoak dira protozooak, zelulabakarrak edo zeluaniztunak?

Protozooak zelulabakarrak dira.

100

Egia ala gezurra: alga guztiak zeluaniztunak direnez begi bista hutsez ikus ditzazkegu. 

GEZURRA, zelulabakarrak ere badaude, eta mikroskopioarekin ikusi behar dira. Adib.: diatomeak, dinoflagelatuak etabar. Plakton parte bat dira.

100

Onddo guztiak zelulaniztunak dira. Egia ala gezurra?


GEZURRA, zelulabakarrak ere badaude.

200

Zein erreinutan sailkatuko zenuke izaki berde hau?

Lizun bat da eta Onddo erreinuan sailkatzen da.

200

Nola du izena bakterioek mugitzeko daukaten luzakina?

FLAGELO du izena, bat baino gehiago izan dezakete

Zelula eukarioto batzuk ere izan dezakete horrelako egitura, baino konplexuagoa da. Abid. Protozoo flagelatuek

200

Protozoo honek dituen luzakin motzek nola dute izena?


ZILIOAK dira eta korronteak sortzen dituzte elikagaiak erakartzeko. 

200
Algen zelulabakarrak zein zeluaniztunen zein organulo ez dute protozooek?

Kloroplastoak dituzte, fotosintesia egiteko. Horregatik dira autotrofoak.


200

Egia ala gezurra: Onddoek, landareak bezala, fotosintesia egiten dute. Horregatik bizi dira basoetan. 

GEZURRA. Onddoek beste izaki bizidunek sortutako materia organikoaz elikatzen dira. 

300

Zein erreinuetan izaki bizidun guztiak dira heterotrofoak?

Onddo eta Animalia erreinuetan

300

Imagen: CNX OpenStax (CC-BY 4.0)

Nola dute izena a) forma duten bakterioek? eta b eta c?

a) KOKOAK

b) BAZIKOAK

c) ESPIRILOAK

300

Nola dute izena protozoo honek bakterioak jateko edo mugitzeko dituen bi luzakin horiek?

PSEUDOPODOAK

300

Azaldu ALGEN onuragarriren bat

Fotosintesia egiterakoan, Oxigenoz betetzen dute atmosfera eta itsasoak.

Nutriente asko dituzte eta dietaren parte bat izan daitezke.

Agar eta logarriak ateratzen dira algetatik sukaldaritzan erabiltzeko.


300

Egia ala gezurra: Onddo zeluaniztunen ikusten dugun kanpoko egitura bakarrik ugaltzeko zatia da (perritxikoa). Hortik aterako dira esporak.

EGIA. Izeberg bat legez, benetako onddoa lurperatuta dago edo enborraren barruan zabaltzen da. 

400

Zein erreinutan sailkatzen diren zelulabakarrak eta zelulaniztunak eta autotrofoak zein heterotrofoak diren izaki bizidunak?


Protisto erreinuan

400

Imagen: DBCLS (CC-BY-4.0)

Nola dute izena kolonietan bizi diren bakterioek eta gure planeta oxigenoz bete zutenak?

ZIANOBACTERIAK

400

Eman gizakietan gaixotasun larri bat sortzen duen protozoo baten adibidea. 

Asko daude, baina garrantzitsuena MALARIA da.

Aunque también puede ser la enfermedad del sueño, la disentería amebiana, etc.

400

Plater honetan zein alga mota agertzen da? Zein beste bi alga mota existitzen dira?

ALGA BERDE bat agertzen da platerrean

ALGA GORRIAK ETA ARREAK ere badaude.

400

Osatu esaldia : Onddo askok _________dituzte. Zuntz luzeak dira. Hifa multzoari ______________deritzogu.  

Onddo askok HIFAK dituzte. Zuntz luzeak dira. Hifa multzoari MIZELIO deritzogu.  

500

Zein erreinutan sailkatuko zenuke autotrofoa, zelulabakarra eta eukariotoa den izaki bizidun bat?

Protisto erreinuan, hau da Euglena izeneko alga zelulabakar bat.

500

Nola ugaltzen dira bakterioak?

Ugalketa asexuala daukate, zatiketaz.

500

Protozoo guztiak ez dira parasitoak, asko onuragarriak dira. Azaldu protozooren batek ematen digun onura bat.


PLANCTON parte bat dira alga mikroskopikoekin batera, eta uretan bizi diren espezie askoren elikagaia dira. Gizakiok espezie horiek jango ditugu.

Ur zikinen araztegi  naturalak dira, ur zikineko bakteria deskonposatzaileaz elikatzen baitira. 

500

Algek ugaldu daitezke sexualki eta asexualki, adierazi asexualki ugaltzeko bi modu. 

Asexualki ugaltzen dira..

- ZATIKETAZ

- APURKETAZ

- ESPOREN BIDEZ

500

Onddoak modu desberdinetan ugaltzen dira, baina argazkiko hauek nola egiten dute?...

Ogiaren, garagardoaren eta ardoaren LEGAMIA GEMAZIOZ ugaltzen da.